Ager vasconumean kokatzen da Agerraldia, Garestik Kortesera eta Zangozatik Bianara, eremu periferiko hau erdigunean kokatzeko bokazioz.

Bide praktikoa egin nahi du Agerraldiak, euskarari hauspo berria emateko ezagutza bultzatuz, erabilera sustatuz eta euskararekiko jarrera baikorrak birsortuz.

Agerreko euskaltzaleak izango dira Agerraldiaren protagonistak: euskararen alde ari direnak saretu eta indarrak batzea dugu xede.

Errigoraren eskutik etorri da plazara, baina izate eta forma propioa du Agerraldiak, bertatik bertarako mugimenduarena.

Agenda

AGER ZONALDEA
2021 ABE. 1 00:00
AGER ZONALDEA
ALLO
AZKOIEN
CAPARROSO
CASTEJÓN
ERRIBERRI
LODOSA
MENDIGORRIA
SAN MARTIN UNX
Erribera eta Gipuzkoako AEK-ko ikasleak Allon

Erribera eta Gipuzkoako AEK-ko ikasleak Allon

Azaroan, oliba biltzeko garaian, Biosasun olio ekoizlearen olibondoetan izan dira Erriberako eta Gipuzkoako AEK-ko 80 bat ikasle egun pasa. Olibak bildu, olioa dastatu, bazkaldu eta batez ere elkar ezagutzen.

[...]

Kalejira eta kontzertua Tuteran: Sekulakoa!

Kalejira eta kontzertua Tuteran: Sekulakoa!

Goizez Ablitasen Errigoraren saskiak prestatzen aritu ziren auzolanean 150 bat lagun. Arratsaldean jendetza Tuterako kaleetan "Gu euskaldunak gara" kantari eta 3000 lagunek bete zuten zezen plazan. Sekulakoa!

[...]

AGERRALDIA: Lehen pausuen kronika

AGERRALDIA: Lehen pausuen kronika

Zer da Agerraldia? Nondik dator? Zer lortu nahi du? Nola egingo du? Nafarroa hegoalde eta erdialdean euskarari hauspo berri bat ematera etorri den egitasmoaren lehen urratsak azaltzen saiatu gara bideo honetan.

[...]