Izan zaitez
Agerraldiaren sarearen parte
Ager vasconumean kokatzen da Agerraldia, Garestik Kortesera eta Zangozatik Bianara, eremu periferiko hau erdigunean kokatzeko bokazioz.
Bide praktikoa egin nahi du Agerraldiak, euskarari hauspo berria emateko ezagutza bultzatuz, erabilera sustatuz eta euskararekiko jarrera baikorrak birsortuz.
Agerreko euskaltzaleak izango dira Agerraldiaren protagonistak: euskararen alde ari direnak saretu eta indarrak batzea dugu xede.
Errigoraren eskutik etorri da plazara, baina izate eta forma propioa du Agerraldiak, bertatik bertarako mugimenduarena.
Agenda

BIDEOA
Tuterako Argia ikastola, Agerraldiaren asmoekin bat, ikasgelaz kanpo ere euskarak espazioak irabazteko gogotsu dago. Saioa Crespo ikastolako zuzendaria da egun. https://www.youtube.com/watch?v=f6_1XhhtAaU

BIDEOA
Agertzaileak: Rotten XIII (Tafalla-Larraga)
Rotten XIII-ko lagunak bat egiten dute guztiz Agerraldiaren filosofia eta helburuekin. Bere musika eta ahotsak lau haizetara zabalduko dira Ager zonaldean eta gainontzeko Euskal Herrian. Topa! https://www.youtube.com/watch?v=fqEulti8hMw

BIDEOA
Agertzaileak: Cristina Luqui (Caparroso)
Agerraldiak 9 ludoteka sustatuko ditu. Kaparroso da herri horietako bat. Cristina Luquiren semeek ere izango dute euskaraz jolas egiteko aukera. https://www.youtube.com/watch?v=ISXZMVW5Mto